Albisteak

 

UDALETXEAK ETA BFA-K KONPOSTA EGITERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU

Badago aipatutakoaz gain beste birziklatzeko era bat, bosgarren edukinontzi eta autokonposta. Honen helburua eta abantailak hauek dira: zabortegira bidaltzen diren tonen murrizketa eta aldi berean zabor organiko erabiltzea konpostajearen bitartez, ongarria egiteko.

Guzti hau dela eta BFA-k hondakin organikoen edukiontzia ezartzeko diru-laguntzen deialdi berria zabaldu du, eta hauek dira diruz lagundu daitezkeen ekintzak:

Hondakin organikoa bi modutan trata genezake, biak BATERAGARRIAK direlarik;

  1. Etxe bakoitzean organikoa sailkatu, gero BOSGARREN EDUKIONTZIRA bota eta konpostaje plantara bidaltzea, honetarako; edukiontzi marroiak eta haientzako giltzak, konpostajerako poltsak eta herritarrek etxean erabiltzeko zakarrontziak edukiko ditugu.
  2. Materia organikoaren deskonpozizio naturala konpostajea da eta prozesu honen bitartez ongarri gisa, kualitate bikainak dituen produktuak lortzen dira.
    1. AUTOKONPOSTA; hondakinak sortzen diren etxebizitzetan bertan kudeatzen da eta hauen garraioa ekidenez, etxebizitzako lorategian, ortuan edo lorontzietan %100 aprobetxa daitekeen produktua lortzen da.
    2. KOMUNITATE-KONPOSTA; norbere etxeko hondakinen organikoak ez ezik, auzokideenak ere modu bateratuan tratatuko dira kompostaje bidez. Modalitate honetan, auzotarren adostazunaz gain, txukundutako toki komun bat eta aldizka arduradunak izendatzea behar izaten da.

Guzti honetarako zuen parte hartzea ezin bestekoa denez eta diru-laguntza eskakizuna aurrera eramateko herritarren artean hondakinak gaika biltzeko sistema ezartzen lagunduko duten informazio planak garatuko ditugu. Edozein zalantza:
Posta Elektronikoz: idazkazkaritza.forua@bizkaia.org
Telefonoz: 94.625.51.80

Bilera informatibo bi hauetara gonbidatzen zaituztegu:

  • Martxoaren 6an Kultur-Etxean 19:00etan.
  • Martxoaren 12an Udaletxean 19:00etan.

Informazio gehiago (PDF 427KB)

Eskaera egiteko orria (PDF 219KB)