Albisteak

 

Gaur San Bernardo baselizaren konponketa lanen behin betiko likidazioa egin da, baseliza  herriko Baldatika auzoaren  ekipamendu sozio- kulturala bihurtzeko.

Kostu osoa, lehenengo fase honetan, kontzeptu guztiak barne, bai obrakoak, bai soldatak, bai mota guztietako gastuak, 193.182,61 €-koa izan da.

Obra hauek bukatzeko, Udalak laguntza ekonomikoa izan ditu. Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza eta Udal Harremanen Sailak 96.909,43€ eman ditu (2010 azpiegitura programa) eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 57.929,26 € eman ditu (2010 Erein programa).

Udalak konponketa lanen II Faseari ekingo dio baseliza honen, ekipamendu sozio- kulturala bihurtzeko moldaketa  lanak amaitzeko 2012 datorren urtearen barruan.