Albisteak

 

Gauez zirkulatzeko askatasuna mugatuta egongo da 23:00etatik06:00etara. Hala ere, beharrezkoak diren jarduerak egiteko posible izango da kaletik ibiltzea. Herriko sarrera-irteera mugatuta salbuespen egoeretara: lana, osasuna…

Alabaina, jarduera sozioekonomikoak egiteko, udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimenduko da. Baita kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko mugak itxita egongo dira. Salbuespenak izango dira, besteak beste, osasun arreta jasotzeko, lanera joateko, ikasketengatik edo zaintza arrazoiengatik.

Gehienez 6 persona batu ahalko dira taldean, eremu publikoan nahiz pribatuan. Bizikideak izatea izango da salbuespena eta kasu horretan ez da mugarik egongo.

Taldeko kirolak bertan behera, bakarka bakarrik egin daiteke kirola. Kirol lehiaketa ofizialak izan ezik.

Debekatuta alkohola saltzea merkataritza-establezimenduetan 20:00tatik- 08:00etara.

Informazio gehiago:

Bandoa (PDF 327KB)