Albisteak

2021erako udal egutegia osatzeko helburua izango du.

Argazkiak Foruan egindako irudi digitalak izan beharko dira, eta bakoitzak, gehienez, 3 argazki bidali ditzake liburutegi.forua@bizkaia.eus posta elektronikora.

Lehiaketan parte hartzeko azken eguna azaroak 14 (zapatua) izango da.

Epaimahaia egutegia antolatzeaz, egiteaz eta editatzeaz arduratuko diren zenbait pertsonek osatuko dute.

12 argazki irabazleen egileek oparia jasoko dute eta 2021eko Foruko Udal Egutegian agertuko dira.

Jasotako argazki guztiekin erakusketa bat egingo da.

Lehiaketan parte hartzeko, lehiaketaren oinarri guztiak onartu behar dira.